XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Kartoizko gorputzak, etorri zan lantxe, ihes egin eustan eta neure lehengoa barriro neureganatu nebanean, harriturik eta lotsatuta begiratu neban aldean neroazan soinekoen itxura barregarri nahiz lotsagarria.

Leiho parean nengoan eta lainoak be neuri begira neukazan.

Laino zurien azpitik kanpai hotsa etorri etorren eta, niganaino heldu ahala, igarri egiten jaken, egun haretakoei, brontzezko negar zotinak zirala.

Euren soinu negargarria isildu zanean, gehiago ez zenduzala ikusiko banekian soinekoak erantzi egin nebazan.

Barriro be gozo ziran horma zurien artean, han bere bazterrean, sua hilda egoan.

Egun haretan, benetan be hotz nintzan.

- Biztu egin behar dot su barria, neu epeldu eta jantzi zahar ganorabakook be erre daidazan, inor etorri orduko- esan neutsun, gehiago ez zinala etorriko sinistuta neukan arren.

Sutondora hurreratu nintzan, egun haretan hainbatgarren aldiz.

Errauts pilotxoari begira geratu nintzan ze, zein eta irla bat langoxea agiri zan, egur zati baltzituz eta ikatz tokorrez inguratuta.